Nortzuk gara
-
Nortzuk gara -
Hazian Kultur Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta aisialdi hezigarria gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiltzen du. Esperientzia handia dugu proiektu sozioedukatibo eta kulturalen kudeaketan, eta haur, gazte, familia zein helduekin lan egiten dugu, baloreak, parte-hartzea eta hazkunde pertsonala sustatuz.
Gure metodologia balioetan oinarritutako hezkuntzan, ikaskuntza ludikoan eta etengabeko berrikuntzan oinarritzen da. Aisialdiaren balio hezitzailea gizarte bidezkoago eta konprometituago bat eraikitzeko ezinbestekoa dela uste dugu.
EREINEZ SAREA
Hiru erakunde, helburu bakarra:
Aisialdi hezitzailea erabiliz gizartea eraldatzea.
Ereinez Sarean haur, gazte eta familien hezkuntza eta ongizatea sustatzen dugu, esperientzia aberasgarriak sortuz.
Hazian Kultur Elkartea Ereinez Sarearen parte da, aisialdi hezigarriaren bidez gizarte-sarea indartu nahi duen hiru erakunderen arteko lankidetza-sarea. Helburua haur eta gazteak balioetan heztea da, gizartearen ikuspegi kritikoa garatzeko eta eraldatzeko gaitasuna sustatzeko.
Lankidetzaren bidez, boluntariotza, prestakuntza eta esku-hartze soziala biltzen dituzten proiektuak garatzen ditu. Erakundeek baliabideak, espazioak eta ezagutzak partekatzen dituzte, beren jardueren inpaktua maximizatzeko. Horrez gain, ebaluazio- eta hobekuntza-sistemak ezartzen dira, aisialdi hezigarriaren erronka berriei aurre egiteko eta kalitatezko erantzunak eskaintzeko.
GAZTETXOAK
HEZKUNTZA SAREA
-
Hainbat aisialde taldez osatutako elkartea. Ume eta gazteen artean aisialdi hezigarria eta boluntariotza sustatzen du.
-
Hezkuntza Astialdirako hezitzaileak trebatzen duen Eusko Jaurlaritzako eskola ofiziala da.
-
Haizialdi hezigarrien bidez gizarte-hezkuntza eta kultura proiektuak garatzen dituen erakundea.
Gure hezkuntza-lanaren barruan, Gaztetxoak hezkuntza sarea garatzen dugu, gazteen garapena sustatzeko.