Zugaztietako aterpetxea Trapagaran udalerriaren goiko aldean dago, Bilbotik 21km-tara. Antzinean meatze-herria izan zen kokaleku batean. Zugaztieta gaur egun benetako aisialdi eta atseden gunea da: burdin meategiak zeuden lekuan, gaur egun urtegi artifizial polit batzuk ikus ditzakegu. Urtegi horien artean ezin hobeto balizatutako ibilbideak ezarri dira, eta horiei esker ingurune natural hori ezagutu ahal izango dugu.