Skip to content

Hazian Kultur Elkartea

Hazian Kultur Elkartea, 1997. urtetik 2016. urtera bitartean Aisilan Kultur Elkartea izenaz ezagutua, irabazi asmorik gabeko erakundea da. Aisialdi hezitzailearen alorretik, esku-hartze giza-kulturalaren aldeko prozesu ezberdinak modu eraginkor eta profesionalean garatzen ditu.

Kultura, hezkuntza eta esku hartze programa eta proiektu ezberdinen kudeaketan eta dinamizazioan eskarmentu handiko elkartea gara, arlo honetan dauden gabeziak arintzen saiatzea dugu helburu.

Hazian Kultur Elkarteak, gizartearen alde egiten du lan. Haur, gazte, familia eta helduentzako ekimen ezberdinak aurrera eramaten, komunitatearen parte hartzea sustatuz, balioen hezkuntzan oinarrituz, etengabeko ebaluaketak eginez…

"AISIALDIAREN BALIO HEZITZAILEA AREAGOTUZ"

Gure helburuak

  • Euskara sustatu eta euskaraz bizi.
  • Euskal kultura bultzatu.
  • Gure herria ezagutu eta ezagutzera eman.
  • Aniztasuna eta kultur arteko hezkuntza landu.
  • Ingurugiroaren garrantziaz jabetu.
  • Balioetan oinarritutako hezkuntza indartu.

Orokorrean esan dezakegu, gizarte ekintzan, ekintza kulturalean, kirol ekintzan eta hezkuntzaren arloetan lan egiten duten pertsonentzako zein taldeentzako zerbitzu elkarte erreferentea izan nahi duela, eta horretarako esku-hartzearen ildotik honakoak garatuko ditugu:

  1. Boluntario zein profesionalentzako formazio eta orientazio programak.
  2. Aholkularitza eta entitateei laguntza eta eskuhartze programak.
  3. Dokumentazio eta informazio zerbitzu espezializatuak.
  4. Bitartekotza ekimen ezberdinak: instituzionalak, sozialak, baliabideenak.
  5. Ikerketa lanak, hausnarketa eta zabalkuntza zerbitzua.
  6. Programa eta zerbitzuen kudeaketa.