Skip to content

Agenda 2030

Hazian Kultur Elkarteak DBH 2 eta 3. mailako ikasleei zuzendutako proiektu honen helburua Garapen Iraunkorreko Helburuak ezagutaraztea da, 2030 Agenda ezagutaraziz.

Giza jardueren ondorioz eragindako planetaren berotzeak, arriskuan jartzen du bai planetaren osasuna baita gurea ere, modu honetan, jasangarritasun eredua serioski konprometituz. Horren aurrean, egoera global berrietara egokitzeko premia ezinbestekoa da, legeek eta araudiek eboluzionatu bezala, gizarteak ere aurrera egiteko beharra du. Beroketa global zein klima aldaketa murriztu edota geldiaraztera ahalegintzen den aro batera egokituz.

Horrekin batera, gure egungo errealitatearen bereizgarri diren munduko hazkunde ekonomiko geldoak, desberdintasun sozialek eta ingurumen degradazioak, aurrekaririk gabeko erronkak dakarzkio nazioarteko komunitateari. Hortaz, garai aldaketa baten aurrean gaude, eredu aldaketa baten aurrean, non guztion esku hartzea ezinbestekoa den. Gazteek gizartearen parte hartzaile aktibo diren heinean bidean dagoen aldaketaren/eredu berriaren funtsezko partaideak dira.

Egoera honen aurrean, Hazian Kultur Elkartetik NBEn adostutako 2030 Agenda ezagutarazteko eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lantzeko DBHko 2 eta 3ko ikasleei zuzendutako proiektua aurkezten dizuegu. Bizi dugun egoera kritikoaz jabe izan daitezen haiek ere aldaketaren eragile izatera bultzatuz.