Skip to content

Pribatutasun politika

Hazian Kultur Elkartea, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera, honen bidez, izaera pertsonaleko datuak jasotzeko eta erabiltzeko sistemaren inguruan behar duzun informazioa eskaintzen dizu. Informazio hau guztia erakunde honen pribatutasun politikan jasota dago eta zuk irakurri eta onartu beharko duzu, ados bazaude, zerbitzu honen galdetegia bete baino lehen.

Hazian Kultur Elkartea honen bidez adierazten du Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan  (aurrerantzean LOPD) jasotako xedapenak errespetatzen eta betetzen dituela, eta  izaera pertsonaleko datuak gordetzeko fitxategien segurtasun neurriei buruzko ekainaren 11ko 994/1999 Erret Dekretuan jasotako lege aurreikuspenak betetze aldera,  eskura dituen baliabide teknikoak baliatu direla, Hazian Kultur Elkarteari eman dizkiozun datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea,datuetan baimenik gabe sartzea eta lapurtzea saihesteko, Interneteko segurtasun neurri horiek ere erasoezinak izan ez daitezkeela gogoan hartuz.

Hori dela eta, datuak babesteko politikari buruzko informazio hau ematen dizu, zuk zeuk zeure borondatez erabaki dezazun zure datu pertsonalak Hazian Kultur Elkarteari eman nahi dizkiozun ala ez. Era berean jakinarazi nahi dizu galdetegi bidez emango dituzun datu pertsonalak Hazian Kultur Elkartea erakundearena den fitxategi automatizatuan jasoko direla eta erakunde honen ardurapean geratuko direla. LOPD legean aurreikusitakoa betetzeko, bereziki aipatu behar da  Mandobide kaleko 8. ean helbideratuta dagoen Hazian Kultur Elkartea erakundeak erabakiko duela www.hazian.eus helbide elektronikoan kokatuta dagoen web orrialdean jarritako edozein galdetegiren bidez eman dituzun datu pertsonalak zertarako erabiliko diren, fitxategietan zer gordeko den eta datu horiei zer nolako tratamendua emango zaien.

Zure datuak Hazian Kultur Elkartean integratzeko orduan  ezinbestekoa izango da zuk erabateko baimena ematea,  eta  baimen hori pribatutasun politika hau onartzean eman ahalko duzu datuak eskatzeko galdetegi bakoitza baino lehen  aurkezten den “pribatutasun politika irakurri dut eta berariaz onartzen dut” baieztapena  aukeratuta.

Edozein unetan izango duzu Hazian Kultur Elkartea erakunde honen fitxategietan jasotako datu hauetan sartzeko, aldatzeko, ezeztatzeko duzun eskubidea eta datuei buruz komunikatzeko eskubidea baliatzeko aukera,  eta komunikazio hori egin ahalko duzu datuak bidali direla eta jaso direla egiztatu ahalko den edozein bitarteko erabilita. Zure eskubideak baliatu ahalko dituzu mezu elektronikoa  info@hazian.eus  helbidera  bidalita edo  NAN agiriaren fotokopiarekin batera ohiko posta bidezko eskutitza  honako helbidera bidalita : Mandobidekalea 8, Bilbao 48007.