Skip to content

Gaztetxo Hezkuntza Mugimendua

Hazian Kultur Elkartea 1997tik 2016ra Aisilan Kultur Elkartea izenarekin ezagutua izan da. 1997. urtean Bizkaiko Gaztetxo Hezkuntza Mugimenduaren barnean jaiotako erakundea eta astialdi hezitzailean ekintza desberdinak burutzen duen erakundea da. Gaztetxoen Hezkuntza Mugimenduak haur eta gazteok osotasunez giza baloreetan heztea du helburu, errealitatearen zentzu kritikoa ezagutuz eta hau aldatzeko gai izanez.

Heziketa eta aisialdi munduan esperientzia handia duen elkarte baten barnean sortzen da. Berau, haur eta gazteentzako burutzen diren proiektu ezberdinak garatzeko eta aurrera eroateko asmoz sortzen da. Beraz, Hazian Kultur Elkartearen helburu nagusia erakunde publikoak edota pribatuak eskaintzen dituzten programa giza-kulturalak eta hezitzaileak landu, garatu eta aurrera eroatea dela esan behar dugu.