Hazian Kultur Elkarteak lagunduko dizu helburu hori lortzeko behar duzun estrategia diseinatzen.

Gure bezeroen esku jartzen ditugu geure profesionaltasuna eta esperientzia. Konfiantza eta hurbiltasuna dira gure harremanen oinarriak; izan ere, etengabeko harremanetako zerbitzua eskaintzen dugu eta jarraipena egiten dugu prozesu osoan zehar, hasi diseinu eta plangintzatik eta abian jarri eta ebaluatzeraino.

Ikuspegi hauetatik ematen dugu aholkularitza: partaidetzatik, errespetutik, lankidetzatik eta elkarren erantzukizunetik; eta beti bilatzen dugu zerikusi duten eragile guztiek euren burua inplikatzea.

Taldekideok lotuta gaude geure bezeroekin; laguntza eman ahal dizugu gogoeta egin dezazun, bai eta plangintzak egin eta jardun-lerroak ezar ditzazun; horrela, errazago lortuko dituzu zeure helburu eta xede estrategikoak, guk esku hartzen dugun eremuetan. Eremuok hauek dira: gizarte-kulturakoa eta gizarte-hezkuntzakoa, betiere umeei, gazteei, familiei eta adinekoei begira.

PLANAK BALIO EZ BADU, ALDATU; ALDATU PLANA, BAINA EZ ALDATU HELBURUA.